Libros Prestados

Martxan jartzeko 5 eleberri motz

Agian ez da ideiarik onena Literaturaz arituko den blog bat hasteko azkar irakurtzen diren liburuen zerrenda batekin hastea, baina jendea oporretatik itzuli berri da eta guztiak gaude eguneroko erritmoa berreskuratzen. Horregatik, 1000 orrialdeko liburuek epe luzeko kompromezu behar dutenez eta oraintxe bertan eguneroko erritmoa jarraitzea jende askoren helburu bakarrik denez, behingoan irakur daitezkeen bost liburu ekarri nahi ditut.

Horrek ez du esan nahi eleberri errazak edo alaiak direnik (gehienak ez dira azken hori), mamia dute eta beraz, garunak prestatu ditzakete iraila eskalatzen dugun bitartean. Nire buruari jarri diodan arau bakarra da 100 orrialde baino gutxiago izatea. Hortaz aparte, genero, gai eta nazionalitate ezberdinetako idazleak daude.

Ea hemen zerrenda:

Paradero desconocido
Paradero desconocido ("Ezezaguna helbide honetan")
Idazlea: Kathrine Kressmann Taylor
Argitaletxea: RBA Bolsillo (euskaraz: Erein. 2003. urtea)
Itzultzailea: Carmen Aguilar González (euskaraz: Ramon Etxezarreta)

Liburu hau 1937 urtean argitaratu zen. Argitalpen urtea azpimarratzen dut oso zabalduta baitago Bigarren Mundu Gerra amaitu arte inorrek ez zekiela nazien krimenen berri. Kressmann Taylorren istorioan 1932. urtean gaude eta Martin Schulse (alemaniarra) eta Max Eisenstein (amerikar judutarra) lagunik onenak dira eta gutunak idazten diote batak besteari. 1933. urtetik aurrera haien harremana okertzen hasten da, pixkanaka-pixkanaka, izugarrizko bukaerara arte. Benetan, bukaera hori txalotzen hastekoa da. Oso orrialde gutxietan, eta hitz urriekin, Kathrine Kressmann Taylorrek nazismoaren deskribapen zehatza egiten du. Zeren bazekiten zer gertatzen ari zen. Noski zekitela.

La tumba del tejedor
La tumba del tejedor ("Ehulearen hilobia")
Idazlea: Seumas O'Kelly
Argitaletxea: Sajalín (euskaraz: IGELA. 2026. urtean)
Itzultzailea: Celia Filipetto (euskaraz: Unai Elorriaga)

Ipuin nostalgiko honetan, idazleak irlandako herri txiki batean herritarrek hil berri den ehulea lurperatzeko tokia aurkitzeko zailtasunak erabiltzen ditu oroimenari buruz hitzegiteko. Nola belaunaldi bateko pertsona guztiak desagertzen direnean haien arrasto guztia galdu daitekeen, ez badago inor haiek oroitzeko. Komedia eta dramaren arteko tonu batetan, Seumas O'Kellyk oso kontakizun hunkigarria egiten du. Bihotza pixka bat berotzen duten liburu horietakoa da.

Medallones2
Medallones (Medailoiak)
Idazlea: Zofia Nałkowska Argitaletxea: Minúscula
Itzultzaileak: Bozena Zaboklicka eta Fra Miravitlles

Zortzi kontakizun biltzen ditu liburu honek. Bigarren Mundu Gerrako ankerkeriez hitz egiten duten zortzi istorio. Ikaragarriak guztiak. Etsigarriak. Kaka bat bezala uzten zaituztenak. Liburu oso ona da. Baina benetan, oso baikor zaudeten egun batean irakurri. Bizipoz guztia galduko duzue, baina pena merezi duela uste dut.

Una familia en Bruselas
Una familia en Bruselas (Familia bat Bruselasen)
Idazlea: Chantal Akerman
Argitaletxea: Tránsito
Itzultzailea: Regina López Muñoz

Chantal Akerman zinema-zuzendari izateagatik da ezagunagoa. Bere filmetako bat, Jeanne Dielman, 23, quai du commerce, 1080 Bruxelles, lehen pelikula feministatzat jotzen da. Eleberri motz honetan, lehen pertsonan idatzia, narratzaileak bere amarekin erlazioaz hitzegiten du eta hondoan, poliki-poliki, aitaren gaixotasuna eta horrek familiari nola eragin zion azaleratzen da. Zalantzak ditut beti artelan bat "autobiografikoa" dela esateko, baina egia da liburuak deskribatzen duen amaren eta alabaren arteko erlazio estu hori (batzuetan estuegia, itogarria) oinarri bat izan dezakela errealitatean, Chantal Akermanen bizitzaren amaiera ikusita.

El papel amarillo
El papel pintado amarillo (Hormako paper horia)
Idazlea: Charlotte Perkins Gilman
Argitaletxea: Alpha Decay (euskaraz: edo! 2012. urtean)
Itzultzailea: Montse Meneses Vilar (euskaraz: Ana I. Morales)

Ez dago beldurrik duela mende batzuetan zeuden bidegabekeriak oraindik existitzen direla bezalakoa. "Hormako paper horia" klasiko bat da, 1891n argitaratua, erditu ondorengo depresioari buruz, medikuntza patriarkalari buruz eta, laburbilduz, gizonen menpekotzan bizi diren emakumeei buruz hitz egiten duena. Gauzarik honena? Bere benetako medikuaren izena idatzi zuen, zeinek erditzearen ondoren sufritu zuen depresioa "sendatzeko" bete beharreko jarraibide batzuk eman zizkion, bere senean dagoen edozein pertsonari burua galaraziko ziotenak. Mendeen zehar iraungo duen mendekua. Guztiz bidezkoa. Zoragarria izango litzateke bere burua babesgabe egoteagatik beldurra sentitzen duten emakume guztiek gauza bera egin ahalko balute.